Madalen karrikako festa ari dira gaur ospatzen. Atzo Madalenaren koadroa jarri zuten eta auzoa prestatu zuten gaurko festarako. Arratsaldean dira ekitaldi gehienak.

Madalenaren koadroa jarri eta auzoa apaindu zuten atzo
Gaur da Madalen eguna, egun handia hemendik gertu, Errenteria-Oreretan, baina baita Hondarribiko Portuan ere, Madalen karrikako festa ospatu behar baitute gaur. Atzo bota zuten jaiak iragartzen dituen txupina eta Santa Maria Madalenaren koadroa jarri zuten karrikaren erdian.
Dena prest dago gaurko festarako, auzoa behar bezala apainduta, eta ekitaldiak noiz hasi zain daude bertakoak eta Hondarribiko gainontzeko auzotakoak. Irungo dultzaineroekin esnatu dira gaur Madalen karrikan eta 11:00etan meza izango dute, iaz hildako auzotarren omenez.

Madalen karrikako festa, iaz
Eta arratsaldean lehertuko da festa, haur eta gazteentzako jokoekin, musikarekin, afariarekin, eta abarrekin. Ezagutzen ez duenak ezin du galdu eta, ezagutzen duenak, horrek ez du askorik behar errepikatzeko, parerik gabeko festa baita Hondarribiko Madalen karrikakoa.