Hamasei puntuko udalbatzarra, bihar, Oiartzunen
Osoko bilkura egingo dute bihar, udaletxean, 19:00etatik aurrera udaleko zinegotziek. Denera 16 puntuko gai ordena dute aztertzeko hautetsiek.
- Aurreko batzarraldiari dagokion akta onartzea.
- Udal Legearen egitasmoaren aurrean Oiartzungo Udalarekin kontsulta izapidea egin dadin eskatzea.
- Donostialdea PTParen idazketari ekarpena egitea.
- San Marko Mankomunitatearen 2014ko aurrekontuari administrazioarekiko auzi errekurtsoa jartzeko proposamena.
- Pasaiako zentral termikoa ixtearen ondorioz Oiartzundik igarotzen diren lineak eta hari loturiko azpiegiturak erretiratzeko eskaera.
- Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorrari, Direccion General de Aviacion Civil delakoak emandako txostenari errekerimendua berrestea.
- Oiartzungo Udalaren jabegoko lau merkataritza lokalen jabetza osoa besterentzeko proposamena.
- Oarsoaldearekin 2013ko Gestio Planaren lankidetza hitzarmen esparruaren inguruan adenda.
- Oarsoaldearekin lankidetza hitzarmen esparrua, 2014ko Kudeaketa Planerako.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Oiartzungo Udalaren arteko hitzarmena, mendekoen arretarako etxez etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko.
- Audele inguruko bidea berreskuratzeko espedientea berriro irekitzeko proposamena.
- Ibargain Musika Eskola: diru laguntza aurreratzeko proposamena.
- Xanistebanetako aurrekontua eta egitaraua onartzeko proposamena.
- Udal kontabilitateko eskubide batzuk anulatzeko proposamena.
- Beste organoen jardueraren jarraipena.
- Eskariak eta galderak.