Tourraren azken txanpa, Oiartzun Irratian
Joxemi Lopez Oiartzun Irratiko kirol esatariak eta Mirari Martiarena kazetariak Tourraren bukaerarako emanaldi sorta ant0latu dute Kirolez Blai! saioan aste honetarako. Bi saio egingo dituzte astean zehar, lehena bihar eta bigarrena ostegunean.
Bihar, Tourraz hitz egiteko Dani Lasa sukaldari oiartzuarra izango dute estudioan. Hilaren 24amn (ostegunean), berriz, Gaizka Lasa oiartzuar txirrindulari ohia. Arraunaz ere hitz egingo du Gaizka Lasak.
Saioak 13:15ean emititzen dira zuzenean, eta errepikapenak, berriz, 20:30ean.