Saharako umeak protagonista San Pedro kalean
Oporrak Bakean programaren barruan, Txingudi Tadamun elkarteak Saharako festa egin zuen larunbat arratsaldean, Hondarribiko San Pedro kalean. Koreografiak, jokoak, margoak eta batez ere, Saharatik Bidasoaldera uda igarotzeko etorritako umeak izan ziren protagonista.