'Oiartzun 2014' urtekaria eta Mugarri saileko liburu berria, ostiralean salgai
Oiartzungo Udalak jakinarazi du Oiartzun 2014 urtekaria (eta jaietako egitaraua) nahiz Mugarri saileko liburu berria ostiraletik aurrera erosteko aukera izango dela. Lehenak lau euroko prezioa du, eta bigarrenak 12koa.

Urtekariak, ohikoa denez, azken hilabeteetako errepasoa egingo du, herriko ikuspegitik. Mugarri saileko azken liburuan, berriz, Oiartzunek eta txirrindularitzak izan dute harreman historikoaz idatzi dute hainbat kolaboratzailek.
Honakoak dira salmentarako tokiak: Irundarrene denda (Altzibar), Pikoketa estankoa (Arragua), Garmendi txokolategia, Garmendia okindegia, Zapirain-Killirikupe prentsa saltokia, Urrats (horiek denak Elizalden), Tolare jatetxea (Ergoien), Galdos taberna (Gurutze), Ibarreko gasolinera, Pottolo janari denda eta Martin harategia (Iturriotz), eta Mamuteko liburudenda eta Intxixu erretegia (Ugaldetxo).