Menchu Gal margolariaren obra inoiz baino biziago
Menchu Gal eta Irungo Pintura Ondarea izenpeko erakusketa abiatuko dute bihar 19:30ean, Irungo Udalak eta Menchu Gal Fundazioak Ficoba euskal kostaldeko erakustazokan. Jose Antonio Santano alkateak, Belen Sierra Kultur delegatuak eta Edorta Kortadi erakusketaren komisarioak margolan bilduma aurkeztu dute gaur goizean komunikabideen aurrean egindako agerraldian.

Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, 140 margolan biltzen ditu erakusketak denera. Bertan, Menchu Galen margolanez gain, Bidasoaldeko beste artisten lanak ere erakusgai jarri dituzte. Zentzu horretan, zazpi atal ezberdinetan banatuta dago erakusketa:
- Menchu Galen margolanak.
- Grabatu eta litografien bilduma.
- Irungo paisaiak: hiria, natura eta itsasokoak.
- Junkal: hiriaren ikurra.
- Alkateak eta pertsonaia ezagunak.
- Felipe Igiñizen argazki eta margolanak.
- Adur-Bidasoa pintura lehiaketan saritutako artelanak.