Lezo eta Donibane elkartzeko bidegorriaren proiektua urrirako amaituta izango da
Udalak proiektua idazteko Gipuzkoako Foru aldundiaren diru laguntza jaso du eta urrirako amaituta izango duela aurreikusi du
Lezo eta Donibane elkartuko dituen bidegorria egiteko proiektua idatziko du Lezoko Udalak. Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza jaso du horretarako udalak, eta urrirako amaituta izango dela proiektua jakinarazi du. Lanak egiteko epea ere zehaztu gabe dagoela esan du Lezoko Udalak, baina 2015. urtean egingo direla aurreikusi du.
Oarsoaldeko garapen Agentziak orain urte batzuk idatzitako proiektuan oinarrituko dela proiektu berria idazteko esan du udalak, “zenbat moldaketa egin eta kostua gutxituko dugu bideragarria izan dadin. Lezo eta Donibane lotzen dituen errepidea zenbait puntuetan estutzea aurreikusten da bidegorriarentzat lekua irabazteko”.
Oarsoaldeko bizilagunentzat lehentasun
Pasaiako zentral termikoa itxita egoteak obra errazten duela esan dute bestalde udal ordezkariek. Bidegorria bi alditan egitea aurreikusi du udalak: “Lehen fasean espaloia handitu egingo da errepideari zati bat janez, eta bigarrenean bidegorria egingo da”. Bidegorriarena lehentasunezko proiektua dela Oarsoaldeko bizilagunentzat gaineratu du. Izan ere Gipuzkoako Foru aldundiak bideratu dituen partaidetzazko aurrekontuetan bidegorria lehenetsi dute bizilagunek aurkeztu diren 370 proiektuen artean”.