Kubako Judo Federazioko delegazioa
Hilaren 12tik 20ra bitartean Kubako Judo Federazioko kirolari olinpikoak Irungo Martindozenea Gaztelekuko aterpetxean izan dira. Usurbil eta Tolosa artean ibili dira judokak entrenatzen abuztuaren 25ean Chelyabinsken (Errusia) hasiko den Munduko Judo Txapelketarako.
Denera 8 judoka, entrenatzailea, medikua eta fisioterapeuta izan dira Irunen. Judoken artean nabarmentzekoa da Londresko 2012ko Joko Olinpikoetako urrezko domina lortu zuen Idalis Ortiz eta zilarrezkoa eskuratu zuen Yanet Bermoyren presentzia. Horiez gain, 2012ko Tokioko Grand Slamean zilarra lortu zuen Dayaris Mestre ere bertan izan zen; baita Maria Celia Laborde, Aliuska Ajeda, Maricet Espinosa, Onix Cortes eta Yalennis Castillo judokak ere.