Hondarribiko Sagardo Eguna, 26an
Hilaren 26an egingo dute aurtengo Sagardo Eguna Hondarribian. Gipuzkoa Plazan izango da arratsaldez, 18:00etatik aurrera. "Giro onean sagardoa edan eta pintxo goxo goxoak jateko aukera izango dugu", aurreratu du Olagarro Kultur Elkarteak ekimenaren antolatzaileak. Zazpi ekoizle desberdinen sagardoa dastazeko modua izango da.