Hamazazpigarren urteurrena ospatzeko lau kontzertu emango dituzte, Gasteiz, Bilbo, Doonostia eta Hondarribian. Brucknerren Romantika sinfonia interpretatuko dute.
Gazte orkestrako kideak
Euskadiko Gazte Orkestrak (EGO) kontzertua emango du hilaren 24an, ostegunez, Itsas Etxea Auditoriumean. Hamazazpi urte bete berri ditu gazte orkestrak eta Anton Bruckner konpositorearen
4. Sinfonia,
Romantika izenekoa, hautatu dute ospatzeko. Lau kontzertuko bira egingo dute, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hiriburuetan, eta Hondarribian. Itsas Etxeko saioa 20:00etan hasiko da eta sarrerak 10 euro balio ditu.
EGOko arduradunek azaldu dutenez, “gazte orkestra honen historian proiektu handi eta zailenetako bat da”
Romantica, alor sinfonikoan zailtasun eta edertasun handienetako bat duen programa delarik.
EGOren helburua gazteei errepertorio profesionaleko formazioa ematea da eta, arduradunen arabera, programazio aberatsaren aldeko apostua egiten du: “Ez dago beste modurik gazteak lehiakorrak izateko merkatu liskartsu honetan, beharrezko baliabide pedagogikoak eman behar zaizkie beste hautagaiek dituzten aukeren parean jartzeko”.
Hamazazpi urtean musika sinfonikoko eta ganbera musikako 150 kontzertu baino gehiago eman ditu EGOk eta 120.000 ikusle baino gehiago bildu dituzte entzunaldietan. Orotara, 1.200 gazte inguru pasatu dira gazte orkestratik.