Erromeria Egunak musikaz, dantzaz eta castellerrez bete ditu kale eta plazak
Ereintza dantza taldeak antolatuta, XVI. aldiz ari dira Erromeria Eguna ospatzen. Goiza ekitaldiz betetakoa izan da: joaldunak, musikariak, gaiteroak, castellerrak eta, nola ez, dantzariak ibili dira herriko hainbat txokotan. Goiza diana batekin hasi da, eta ondoren hamaiketakoa egin dute, indarrak hartu eta dantzan sasoiko ibiltzeko. Kalejira egin dute Xabier Olaskoaga plazaraino, eta dantzatu ondoren, Vilafranca del Penedeseko castellerrek giza gazteluak egin dituzte. Oso txalotuak izan dira.
http://youtu.be/kzPBoXBKOak?list=UUEIzgOdeRanRBrYIDGVV_0A
Ereintza dantza taldeak antolatuta, XVI. aldiz ari dira Erromeria Eguna ospatzen. Goiza ekitaldiz betetakoa izan da: joaldunak, musikariak, gaiteroak, castellerrak eta, nola ez, dantzariak ibili dira herriko hainbat txokotan. Goiza diana batekin hasi da, eta ondoren hamaiketakoa egin dute, indarrak hartu eta dantzan sasoiko ibiltzeko. Kalejira egin dute Xabier Olaskoaga plazaraino, eta dantzatu ondoren, Vilafranca del Penedeseko castellerrek giza gazteluak egin dituzte. Oso txalotuak izan dira. Herriko Plazara jo dute dantzariek, eta ondoren, Gamon Zumardian Goizaldiko eta Ereintzako dantzariek brokel dantza sorta eskaini dute. Gaztelugile kataluniarrek beste emanaldi bat egin dute, eta ekitaldiaren ginga ikurrina eta senyera estelada altxatzea izan dira. Julen Mendoza alkateak Xanti eta Maialen erraldoien miniaturak eman dizkie, eta kataluniarrek, trukean oroigarri bat. Goizeko argazki galeria,
hemen. Herri bazkaria Koldo Mitxelena plazan izan da.
18:00etan, berriz, erromeria egingo dute Zumardian. Ordubete beranduago Aiko taldeak kontzertua emango du. Jai ordu asko geratzen da oraindik.