Ereintza dantza taldeak antolatuta, XVI. aldiz ari dira Erromeria Eguna ospatzen. Goiza ekitaldiz betetakoa izan da: joaldunak, musikariak, gaiteroak, castellerrak eta, nola ez, dantzariak ibili dira herriko hainbat txokotan. Goiza diana batekin hasi da, eta ondoren hamaiketakoa egin dute, indarrak hartu eta dantzan sasoiko ibiltzeko. Kalejira egin dute Xabier Olaskoaga plazaraino, eta dantzatu ondoren, Vilafranca del Penedeseko castellerrek giza gazteluak egin dituzte. Oso txalotuak izan dira. http://youtu.be/kzPBoXBKOak?list=UUEIzgOdeRanRBrYIDGVV_0A
Dies Oiassonis Erromatar Jaialdiaren 6. ekitaldiari heldu diote azken egunez Irunen. Isisen prozesioak eta Lucioren metamorfosiak irudikatu zituzten atzoko egunean, 200 estren laguntzarekin. Gaur, egun osoz parte hartu ahal izango da jarduera, erakustaldi eta tailer ezberdinetan. Kultura klasikoa hedatzeko helburuarekin jaiotako jaialdia da erromatarrena.
Hondarribiak irabazi du La Caixa Bandera Pasai San Pedron eta Oriorekin berdindu du sailkapen nagusian. Erlojuaren kontra lehiatuko dira bihar Oria ibaian, lehen postua jokoan. Euskotren Ligan Hibaika nagusitu zaio San Juani eta oreretarrak aurretik jarri dira sailkapen nagusian.
Oinkari dantza taldeak eta Hika teatroak Itsasoaren emazteak obra antzeztuko dute igande arratsaldean Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etan. Sarrerak 9 euro balio ditu. Saregileen lana aztertzen du Itsasoaren emazteak lanak.