Jardunaldiaren irudia
TKEko bazkideek eta AEPSAD kirolarien osasunerako Espainiako elkarteak dopinaren gaineko jardunaldia egin dute gaur goizean Pasai San Pedroko Arrantzaleen Kofradian. Bertan izan dira TKEko dopinaren aurkako zuzendari Juan Jose Badiola, AEPSADeko Carmen Arnaudas medikua, Victoria Ley Espainiako Antidopin Agentziako ikerketa eta hezkuntza saileko burua, kirolariak, teknikariak, klubetako bazkideak… Antolatzaileek azaldu dutenez, “bertaratu direnak kontsultak eta zalantzak eraman dituzte”.
Horrez gain, azken hilean aurrera eramandako bi hitzaldien helburua “San Miguel Ligan aritzen diren kirolarien ezaguera handitzea izan da”. Era berean, AEPSADen eta TKE ligaren arteko harremana egonkortzea bilatu dute.