
Bekoerrota Kiroldegia eta Altzate Igerilekuko instalazioen kudeaketa integrala kontratatzeko prozedura zabaldu du Lezoko Udalak. Interesdunek irailaren 3a arte izango dute eskaera egiteko azken eguna eta Udaleko Informazio Bulegoan aurkeztu beharko dute proposamena.
Zerbitzu publiko horien kudeaketak, zerbitzua ematea, zerbitzuak ustiatzea eta mantentze lanak egitea, funtzionamendua eta garbiketa, alegia suposatzen du. Kontratuaren iraupena urtebetekoa izango dela eta urtarrilaren 2an hastea aurreikusi du udalak. Deialdiaren plegu administratiboa, teknikoa eta eranskin guztiak udalaren
web orrian kontsulta daitezke.