EusoTreneko lehen bandera izan da Hibaikarentzat
Aurten bigarren denboraldia du Hibaikak EuskoTren Ligan parte hartzen. Eta hasi eta berehala, lehen bandera lortu du, Pedreñakoa. Iaz ere izan zen liga horretan, baina Zumaiaren nagusitasun osoa San Juanek bakarrik hautsi zuen, zumaiarrek zazpi bandera irabazi zituzten bitartean, arrosek bakarra irabazi zutelako.
2012ko EuskoTrenen eta 2011n San Juanek bakarrik parte hartu zuen, garaipenik lortu gabe. 2010 eta 2009ko edizioetan selekzioka izan zen liga hori.