Atzo iluntzean hasi zen Hondarribia Blues Festival (HBF) jaialdia. Ondo hasi gainera. Kamararen aurrean ostikadak, belarrondokoak eta zartakoak ematera ohitua dagoen Steven Seagalaek itxi zuen atzoko lehen gaualdia, nola gainera.
Nia Moore abesten (Argazkia: Pelukas)
Atzo iluntzean hasi zen Hondarribia Blues Festival (HBF) jaialdia. Ondo hasi gainera. Kameraren aurrean ostikadak, belarrondokoak eta zartakoak ematera ohitua dagoen Steven Seagalaek itxi zuen atzoko lehen gaualdia, nola gainera. Blueszaleak ez zituen harritu, jakin baitakite Seagalek eta bere taldeak musika oso erakargarria egiten dutela. Beharbada gehien harritu zirenak aktorearen, eta orain musikariaren gitarraren astinduekin izenak erakarrita joan zirenak izan ziren.
Nolanahi ere, eta izenak izen, Nia Moore King & The Bluebirds taldeak zabaldu zuen bederatzigarren edizioa (ondoko argazkia eurena da,
Pelukas Ramosek ateratakoa). Ondo gainera, fin eta hurbil. Gustagarri Bentako agertokiaren inauguraziorako. Ondoren iritsi ziren A Contra Blues taldekoak. Ondo, baina hotz samar. Denak azkeneko artistaren, Seagal handiaren (izenez eta itxuraz, gizon puska handia da, lodi samarra) zain zeudelako.
Gaur da bigarren gaualdia. Beheko esteketan egitaraua eta informazio gehiago.