Karmenak hasiko dira gaur Trintxerpen
Eguraldia lagun izateko itxaropenaz ekingo diote gaur Trintxerpen karmenak ospatzeari. Gaur iluntzean hasiko dira jaiak, eta asteazkenean bukatuko dira, Karmengo Amaren egunean.
dute emakume taldeek jaiak hasterako. 19:30ean izango da elkarretaratzea, alkateordetzan, eta emakume taldeek ez ezik, udalak ere egin du bertaratzeko deia, horretarako propio adostutako adierazpen instituzionalaren bitartez.
Txupinazoa 20:00etan izango da, eta aurretik, urtero legez, plakak eta garaikurrak banatuko dizkiete aurtengo jaietan omendutakoei.
Txupinazoa aurretik, baina, izango dira jarduera dezente, guztiak jaien iragarle: haurrentzako askaria eta jolasak Azkueneko pistan, eta ondoren handik bertatik, erraldoi eta buruhandien irteera. Serafin Esnaola plazan, berriz, erromeria eta euskal dantzak izango dira 19:00etatik aurrera.
Gaurko egitaraua
- Trintxerpeko jubilatuek egindako eskulanak ikusgai izango dira jaietan. Tokia: Trintxerpeko Jubilatuen Kluba.
- 11:00: Aerojazz INDRA akademiaren eskutik. Tokia: Azkueneko pista.
- 16:00: Haurrentzako askaria eta jolasak. Tokia: Azkueneko pista.
- 17:00: Karmengo jaietako hockey-txapelketa. Tokia: Andonaegiko futbol-zelaian, Pasaiako Trintxer Hockey KEren eskutik.
- 17:30: Erraldoiak eta buruhandiak. Tokia: Azkueneko pista. Ibilbidea: Azkueneko pistak, Andonaegi, Arrandegi, Serafin Esnaola, Euskadi etorbidea (segurtasunagatik buruhandiak pistetan eta Euskadi etorbidean baino ez dira ibiliko).
- 18:30: Hockeya Félix del Estal eta Fernando Dominguezen omenez. Tokia: Andonaegiko futbol-zelaia.
- 19:00: Jaien hasiera. Tokia: Alkateordetza. Plakak eta garaikurrak emango zaizkie jaietako alkate andreari eta alkate jaunari, danborradetako damei eta misterrei, eta nabarmendu diren trintxerpetarrei.
- 19:00: Erromeria eta euskal dantzak. Tokia: Serafin Esnaola.
- 20:00: Txupinazioa, ikurrina igoera, kanpai iraulketa eta elkarretaratzea gure artean ez dauden guztien alde. Tokia: Alkateordetza.
- 20:00: José Mª Elgezabalen omenezko 17. areto-futboleko finalerdiak. Tokia: Azkueneko pista.
- 20:00: Danborrada tradizionala. Tokia: Alkateordetza. Ibilbidea: Alkateordetza, Euskadi etorbidea, Jaizkibel kalea, Azkuene kalea, Euskadi etorbidea, Gudari plaza, Serafin Esnaola plaza.
- 21:00: José Mª Elgezabalen omenezko 17. areto-futboleko finalerdiak. Tokia: Azkueneko pista.
- 22:15: Herri-afaria DJarekin (menua 15€, garagardoa afarian debalde) Tokia: pilotalekua.
- 23:00: Kontzertua O”Club taldearekin. Tokia: Serafin Esnaola plaza.
- 23:30: Kontzertua txosnetan. Tokia: Gudari plaza.
- 24:00: “The rind cycles” taldearen kontzertua. Tokia: Azkuene.
- 01:00: Diskofesta DRBMUSIKen eskutik. Lugar: Azkuene

