Etzirako antolatu dute Trintxerpen Julio Montoya Oroitaldiaren XXV. aldia. Karmenen jaien barruan antolatzen du urtero herri lasterketa Klub Atletiko Trintxerpek.
Etzirako antolatu dute Trintxerpen Julio Montoya Oroitaldiaren XXV. aldia. Karmenen jaien barruan antolatzen du urtero herri lasterketa Klub Atletiko Trintxerpek. Azokan jarriko dute lasterketarako irteera eta helmuga, eta lasterketaren hasiera 10:15erako programatu dute. Izen-ematea
Internet bidez egin daiteke, edota Laister eta Donostia U51 kirol dendetan. Egunean bertan ere izango da izena emateko aukera, proba hasi baino 20 minutu lehenago. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, sariak lehenbizi helmugaratzen diren hiru korrikalarientzat izango dira eta baita lehen pasaitarrarentzat ere.