Iturriozko santiyotako programa bihar banatuko dute
Oiartzungo Iturriotz auzoko Santiyo Jaiak hilaren 24tik 31ra egingo dituzte (28 eta 29a atseden egunak dira). Jai batzordeak jada prest du egitaraua, eta hori, bihar (larunbata, hilak 12) banatuko dute etxez etxe jai batzordeko kideek. Hortaz, auzotarrek adi egon beharko dute egitarauaren zain.