Arraztalok prestatzen dituen sortak
Hilaren 14an, 18:00etatik aurrera, Ergoienen duen egoitzan emango dizkie kontsumo taldeko kideei Arraztalok dagokien barazki eta produktu sorta. Baratze berri samarra da Ergoiengoa, hortaz, Arraztaloko kideek hitzordua baliatuko dute produktuak emateaz gain, bisita gidatua egiteko kontsumo taldeko kideekin, nahiz nahi duten herritarrekin. Kontsumo taldea nola doan azaltzeko aukera izango dute ere Arraztalokoek eta bezeroek.
Bisita bukatutakoan, afari merienda egiteko asmoa dute, norberak eramandakoarekin. Ergoiengo baratzea Tolare jatetxearen ondoan dago.