EAJ: "Gure proposamenari esker Dantzagunea probetxugarriagoa izango da Errenteriarentzat"
Errenteriako EAJko bozeramaile Maite Peñak adierazi duenez, Lekuonan eraikiko den Dantzaguneari buruzko hitzarmena onartu duteudaleko hirigintza batzordean, “2013ko urrian guk egin genituen ekarpenak txertatuta”. Argi zuten Lekuonak “Dantzagunearen beharrei erantuteaz gain, errenteriarrenei ere erantzun behar ziela”. Horregatik, uste dute Lekuonak proiektu zabalagoa izan behar dela, “erabilera anitzeko kultura azpiegitura sendo bat behar du”.
Horrez gain, “pozik” daude Gipuzkoako Foru Aldundiak proiektuaren %60 finantzatuko duelako. Jeltzaleek adierazi dutenez, “udal aurrekontuak aurrera ateratzeko baldintzetako bat” izan zen hori.