Behemendi Landa Garapenerako elkarteak eta Irungo Udaleko Ingurumen departamentuak orientazio ikastaro bat antolatu dute Lapurriturriko Informazio Gunean hilaren 19rako. Gipuzkoako Orientazio Taldeak zuzenduko du saioa.
Laugarrenez garatuko dute ikastaroa eta mapa eta iparrorratza erabiltzen ikasiko dute parte hartzaileek. Ildo horretan, ikasleek ibilbide bat egin beharko dute bakarka edo taldeka.
Adin guztietako lagunei zuzenduta dago jarduera. Denera, 50 lagunentzako tokia izango da eta parte hartzeko interesa dutenek Irungo Udalaren
webgunean edo 010 telefonoaren bidez egin ahal izango dute. Norberak bere iparrorratza eraman beharko du.
Izena emateko epemuga hilaren 17rako finkatu dute.