Bisita gidatuak Luis Marianoren erakusketan, bihar eta hilaren 24an

Irungo Udaleko Kultur departamentuak jakitera eman duenez, bisita gidatuak egingo dituzte bihar eta hilaren 24an Luis Mariano 1914-2014 izenpeko erakusketan. Helena Elbusto erakusketako komisarioak gidatuko ditu bisita horiek. Ez da aldez aurreko izen ematerik behar bertan parte hartzeko eta beraz, Amaian agertzea 10:00etan, 11:00etan edo 12:00etan nahiko izango da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.