Oiartzungo Eusko Alderdi Jeltzaleak informazio euskarri berria du “Oiartzungo EAJren lana eta herriko egoera politikoa oiartzuarrei hurbiltzeko”:
Zurekin aldizkaria.
Jada kalean da agerkariaren lehen zenbakia, eta bertan, besteak beste, Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren gainean egindako lanketaz, Petra Lekuona egoitzaren geroaz, udalbatzaren egoeraz, “atez atekoaren arazoez”, bailararen garbitasunaz hitz egiten dute. Horrez gain, Markel Olanori egindako elkarrizketa ere badago.
Oiartzungo etxeetara iritsiko da aldizkaria, eta informazio hori guztia sakonago irakurtzeko aukera izango dute herritarrek. Irakurri nahi duenak ondoko PDFan du ere horretarako aukera.
Zurekin aldizkaria Oiartzun