Urdaburuk isurialdearen banalerroaren zortzigarren etapa berreskuratuko du hilaren 19an
Urdaburu Mendizale Elkarteak Kantauri eta Mediterraneoko isurialdearen banalerrora egingo du irteera hilaren 19an. Ibilbide horren zortzigarren etapa da, eta bertan behera utzi behar izan zuten. Banalerroan egingo duten azkeneko etapa izango da.
Artesiagako gaineko errepidetik abiatuko dira, Belateko gainan bukatzeko. Saioa eta Okolineko gailurrak pasako dituzte bidean. Bost orduko ibialdia egin ondoren, Mugairen bazkalduko dute.
Izena eman nahi dutenek elkartearen egoitzara joan beharko dute, astearte edo ostegunetan 1930etik 21:30era, edo 943 52 78 79 telefono zenbakira deitu. Zumardiko autobus geltokitik irtengo dira, 07:00etan.