Gaur eta astelehena bitartean banatuko dute Munttar, udal aldizkari berria lezoarren etxeetan
Munttar,
Lezoko Udal aldizkariak, argia ikusi du eta gaur eta astelehenea bitartean etxean jasoko dute lezoarrek udalaren argitalpen berria. Lezoarrei lehen eskuko informazioa ematea da
Munttar aldizkariaren helburua arduradunek azaldu dutenez: “Udalaren asmoak, proiektuak eta kezkak bilduko ditugu bertan”. Haisera batean hamabi orri izango ditu aldizkariak eta bi edo hiru hiletik behin argitaratuko du udalak. Besteak beste, editoriala, albiste laburrak, erreportaje eta elkarrizketa nagusiak, udala osatzen duten alderdi politikoen iritzia eta herritarrena ere bilduko ditu
Munttarrek.
Historiari ere egin dio tartea Munttarrek bere orrialdeetan, eta horren harira, udalerriaren historia biltzen joango da Lezo zuri beltzean atalean.
Jaizkibel mendian
Jaizkibel mendiaren zazpi muinetako baten izena da Munttar, eta bertatik hartu du aldizkariak izena. “muinoak bezala, hurbilekoa izan nahi du aldizkariak”, esan dute arduradunek. Irakurleek ekarpenak egiteko aukera izango dute aldizkari berrian. Horretarako,
helbide honetara mezua bidali behar dute interesdunek.