Enplegua aurkitzeko sare sozialen astea izeneko tailerra antolatu du hirugarrenez Irun Ekintzan-ek uztailaren 16 eta 17an, El Espazion. Tailerra sare sozialekin eta internetekin harreman esturik ez duten langabeei zuzenduta dago batez ere.
Hala, hilaren 16an Twitter sare sozialaren inguruan ariko dira parte hartzaileak, eskola teoriko eta praktikoan, 09:00etatik 13:00etara. Tailerraren bigarren egunean aldiz, Linkedin erreminta erabiltzen ikasiko dute, ordutegi berean.
Bertan parte hartu nahi duten lagunek El espazioren bulegoan (Anaka kalea, 27) edo
webgunearen bitartez egin dezakete. Izena emateko epemuga hilaren 15ean finkatu dute.