Ikasketak bukatu ez dituzten gazteentzako ikastaroa abiatuko du Bidasoa Bizirik-ek
Ikasketak bukatu ez dituzten Bidasoaldeko 15 eta 18 urte arteko gaztetxoek, lan merkaturako sarbidea lor dezakete Bidasoa Bizirik erakundeak abiatutako Prestakuntza Iragankor Integratuko Programaren (PIIP) bitartez. Sukaldaritza, ile-apainketa eta mikroinformatika dira programa horretan eskainitako ikastaroak.
Bidasoa Bizirik agentziak azaldutakoaren arabera “ikasleak lan munduan sartzea hainbat tailerretan egiten dituzten jarduera praktikoen bidez” da ikastaroen helburu nagusia. “Irakatsitako espezialitateekin lotutako enpresek eta profesionalek parte hartzen dute ikasleen prestakuntzan”, gaineratu dute erakundetik.
Horiek horrela, hiru bloketan banatzen da ikastaroa: bata espezifikoa, bestea oinarrizko prestakuntzaren ingurukoa eta azkena lan orientaziora bideratua. Bi urteko ikastaroak dira eta bigarren urtean 330 orduko praktikak egiteko aukera izango dute gaztetxoek.
Hondarribiko eta Irungo gazteei zuzendutako ikastaroak dira eta bertan parte hartzeko interesa duten lagunek El Espazioko 943 633 160 telefono zenbakira deitu beharko dute.