EAJren arabera litekeena da atez atekoa irailean ezartzea San Pedron eta Trintxerpen
"Ezkutuan" aritzea leporatu diote Udal Gobernu Taldeari
EAJren arabera Bildu festa eta opor garaiaz baliatzen ari da hondakinak atez ate biltzeko sistema Pasaia osora hedatzeko. Jeltzaleek salatu dutenez, herritarrei alegazioak aurkezteko eskaini zaien denbora "ez da inolaz ere nahikoa".
“Ezkutuan” aritzea leporatu diote Udal Gobernu Taldeari
EAJren arabera Bildu festa eta opor garaiaz baliatzen ari da hondakinak atez ate biltzeko sistema Pasaia osora hedatzeko. Jeltzaleek salatu dutenez, herritarrei alegazioak aurkezteko eskaini zaien denbora “ez da inolaz ere nahikoa”. Alegazioak aurkezteko epea abuztuaren 8an amaitzen da. “Kontutan izanda Pasaian festak direla eta herritar asko oporretan daudela ez da nahikoa udal gobernuak herritarrei emandako epea, izan ere, askok ez dute jakin ere egingo gobernuaren asmoak zein diren ezta beren txintxilikarioa non ezarriko duten” salatu du Oterminek.
Oposiziok atez atekoaren gainekoak prentsa bidez ezagutu dituztelako kexu da jeltzaleen bozeramaile Nahikari Otermin, eta “koherentzia eta seriotasuna” eskatu dizkio Bilduri, gobernuak beste kasu askotan alegazioak aurkezteko epea luzatzeko eskatu duelakoan nahiko denbora ez dagoela argudiatuta.
Jeltzaleen arabera Bildu “korrika eta presaka” ari da hondakinen kontuan, eta hori dela eta beren susmoa da atez atekoa irailean ezarriko dutela San Pedron eta Trintxerpen.