Benasquera irteera antolatu du Itsastarrak-ek
Hilaren 25,26 eta 27an, Benasquera irteera antolatu dute Itsastarrak eta Herrera Mendi Zaleak taldeek. Guarako arroilak bisitatuko dituzte lehenbiziko egunean, ostiralean, baita Alquezar herria ere, handik Vero errekaren zati bat egiteko. Larunbatean, berriz, Pico del Alba igoko dute Benasquetik, edo aukeran, Hospital, Aguallutseko ur-jauzia bisitatuta; igandean, azkenik, ibilbide zirkular bat egingo dute Ventamilloko Congostotik zehar. El Run aterpean hartuko dute ostatu, Castejón de Sos herrian (Huesca). Interesdunek ondoko telefono zenbakietara ei dezakete: 943 39 60 55 eta 679 731 034.