Hiriko autobusen ordutegian aldaketak izango dira ostegunean, San Kristobal egunaren harira

Ostegunean, hilak 10, San Kristobal eguna dela eta (gidarien patroia) hainbat aldaketa izango dira hiriko autobusen ordutegietan. Amaiera ordutegiari eragingo diote aldaketa horiek eta hurrengoak izango dira aldaketa izango duten zerbitzuak: L1 Zaisa- Ospitala
  • Ospitaletik azken irteera 21:00etan.
  • Zaisatik azken irteera, 21:00etan.
L2 San Juan- Bentak- Suhiltzaileak
  • San Juandik azken irteera, 21:00etan.
  • Suhiltzailetatik azken irteera, 21:00etan.
L2a San Juan-Bentak- Txingudi Merkataritza Gunea
  • San Juandik azken irteera, 20:00etan.
  • Txingudi Merkataritza Gunetik azken irteera, 20:20ean.
L3 Artia- San Juan- Olaberria
  • San Juandik Artiara azken irteera, 20:35ean.
  • San Juandik Olaberriara azken irteera, 20:50ean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.