Gaueko zerbitzuak indartuko ditu Ekialdebusek ostegunetik igandera, Hondarribia eta Irun artekoa eta Hondarribia eta Donostia artekoak, herrietatik nahiz aireportukoa. Jaialdiko antolatzaileek autobus zerbitzua erabiltzea gomendatu dute.
Ekialdebusek autobus ordutegi eta zerbitzu gehigarriak jarriko ditu ostegunetik igandera egingo den Hondarribiko Blues Jaialdirako. Gaueko hiru autobus indartuko ditu, E78a, E77a eta E21 zerbitzuak.
Hondarribia eta Irun lotzen dituen gaueko autobusa (E78), 40 minuturo lotuko ditu bi herriak ostiral nahiz larunbatean; 23:10ean irtengo da lehen autobusa Sabin Arana kaletik, Ama Guadalupekoa ikastetxe paretik, eta azkena 06:00etan.
Hondarribia eta Donostia artekoa (E77), aldiz, orduro aterako da ostegun eta igandean, goizaldeko ordubiak arte. Linea hori ohikoa baino bost minutu lehenago aterako da Donostitik — 23:50ean, 00:50ean, 01:50ean eta 02:50ean—. Ostiral eta larunbatean ordea, orduro bat aterako da gau osoan zehar, 23:00etatik 05:00etara. Sabin Aranan hartu behar da autobusa.
Bukatzeko, aireportutik Donostira autopistaz doan autobusa (E21), larunbatean orduro aterako da goizeko 03:00ak arte. Donostiatik 22:00etan irtengo da lehena eta 03:00etan azkena. Aireportutik 21:30ean lehena eta 02:30ean azkena.
Gaueko autobusak