Listorretan udako ekimenen barruan
lau ibilaldi antolatu dituzte Errenteriako Udalak, Gipuzkoako Parketxe Sareak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Pasa den larunbatean egin zuten lehena, txorien kantuak ezagutzeko, Mikel Olanoren eskutik, eta pozik daude antolatzaileak, “erantzun polita jaso duelako”. 25 lagunetik gora hartu dute parte ibilaldian, eta prismatikoak, hegaztien gida eta hegaztien kantuak entzuteko aplikazioaren laguntza izan dute Listorreta inguruan bizi diren txoriak ezagutzeko. “Ibilaldiaren helburua ez da inguruko txori espezie guztiak ezagutzea, gure inguruan, urrutira joan gabe, eskura dugun biodibertsitateaz jabetzea baizik”, esan du Olanok.