Ostegunera arte ordaindu ahal izango da borondatez OHZ
Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga (OHZ) ostegunera arte borondatez ordaintzeko aukera dute irundarrek udalak zabaldutakoaren arabera. Ordainketa edozein banku edo aurrezki kutxatan egin ahal izango da dagokion ordainagiria aurkeztuta. Ordainagiria bankuan helbideratuta duten herritarrei ostegunean bertan kobratuko zaie, eta helbideratuta ez dutenen kasuan, bankuan, aurrezki kutxan edo HAZ bulegoan gauzatu beharko dute ordainketa.