Maritzuli dantza konpainiak Jon eta Claude Iruretagoiena sortzaileek prestaturiko Nundik Nora ikuskizuna taularatuko du bihar, asteartez, Itsas Etxean. Ikuskizunak, maskaradetako dantzek XVII. mendetik izan duten bilakaera jasotzen du. 20:30ean hasiko da eta sarrerak 3 euroko balio du.

Hamabi dantzarik parte hartuko dute
Miarritzeko (Lapurdi) Maritzuli dantza konpainiak Jon eta Claude Iruretagoiena sortzaileek prestaturiko
Nundik Nora ikuskizuna taularatuko du bihar, asteartez, Itsas Etxea Auditoriumean. 20:30ean hasiko da eta sarrerak 3 euroko balio du.
Ikuskizunak, maskaradetako dantzen historia eta dantza-maisuen oroitzapenen gainean Jon Iruretagoienak prestatutako hitzaldi-dantzatuan du jatorria eta Zuberoako maskarada dantzen bilakaera jasotzen du: “XVII. mendetik abiatzen da Nundik Nora ikuskizuna, Luis XIVren gorteko
La bell danse abiapuntu hartuta, XVIII. mendeko kontra-dantzak,
quadrille-aren sorrera, Vestris eta Dupont bezalako dantza-maisuen ekarpenak, armadako ikasketak eta haien aztarnak gure dantzetan, eta Zuberoako dantzetan aurrekari horiek guztiek utzitako aztarnak azaleratzen dira”.
Zuberoako maskaradetan ohikoak diren urrats eta dantzen aurrekariak agerian jarriko ditu ikuskizun honen. Joan Iruretagoienak berak jarriko ditu euskarazko azalpen hitzak eta hamabi dantzarik parte hartuko dute emanaldian, anaia Clauderen zuzendaritzapean. Besteak beste, XVIII. mendeko
quadrile-ak,
fricasse,
anglaise,
gavotte (Vestrisena, esaterako) eta gabota (Zuberoakoa) dantzatuko dituzte.