Urte batzuetako geldialdiaren ondoren, Gabierrotak aurten berriz ere berreskuratu ditu auzoko jaiak. Asteburu honetan izango dira, ostiraletik igandera, eta hau izango da egitaraua:
Ostirala, hilak 11
- 10:00etan: Txupinazoa.
- 11:00etan: Haurrentzako jolasak.
- 16:30ean: Apar festa.
- 17:15ean: Karaokea.
- 18:00etan: Haurrentzako askaria.
- 19:00etan: Haurren emanaldia.
- 22:00etan: Eurekaren musika emanaldia.
- 00:00etan: Rockalean taldearen emanaldia.
Larunbata, hilak 12
- 10:00etan: Buruhandiak.
- 10:30ean: 3×3 saskibaloia.
- 11:00etan: Haurrentzako jolas tradizionalak.
- 16:00etan: Buruhandiak eta apar festa.
- 17:30ean: Munduko futbolin txapelketa.
- 18:00etan: Irristatze erakustaldia.
- 19:30ean: Gaupasa Teatro taldearen emanaldia.
- 22:30ean: Emilio Azkaraterekin musika emanaldia.
- 23:00etan: Danborrada.
- 23:30ean: Zezensuzkoa.
- 01:30ean: Zo-zongoren batukada.
Igandea, hilak 13
- 07:00etan: Diana.
- 11:00etan: Bote eta toka txapelketa.
- 12:00etan: Haurren danborrada.
- 14:00etan: Herri bazkaria.
- 17:00etan: Antzerkia.
- 17:00etan: XXVII. Munduko Mus Txapelketa, Bierrota elkartean.
- 18:30ean: Dantza moderno erakustaldia.
- 20:00etan: Concha Rocierako abesbatzaren emanaldia, eta jaiei amaiera emateko traka.