Frantziako Tourraren gaineko saioak egingo ditu Oiartzun Irratiak
Frantziako Tourra dela eta, saio bereziak egingo ditu Oiartzun Irratiak hilaren 21a arte. Astero bi saio berezi egingo dituzte, asteartearekin eta ostiralarekin, hain zuzen ere. Biharko saioan, Oiartzungo Julen Mitxelena eta Iker Gurutzealde txirrindulari gazteak izango dira irratiko mikrofonoetan, eta haiekin batera, Imanol Iza txirrindulari ohia ariko da.
Ostegunean berriz, Jon Torner Argia aldizkariko kazetaria izango da Oiartzun Irratian Tourraz hitz egiteko. Saioak eguerdian izango dira, 13:15ean eta errepikapena berriz, 20:30ean.