Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Faboritoek kostata irabazi dute zestako Binakako Txapelketako estreinako jaialdian

Lehen multzoan Egiguren II-Ibai Erkiaga bikoteak eta bigarrenean Olharan-Txasiok irabazi zuten, baina hirugarren seta behar izan zuten, lehenengoa irabazi baino bigarrena galdu zutelako. 300 ikusle elkartu ziren Jostaldin eta ikuskizun bikainaz gozatu zurten.

admin
Bidasoa
2014/07/07
Goi mailako bi partidekin hasi zen ostiralean Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan Munduko Pilota Biltzarrak antolatutako Binakako Txapelketa, aurten lehen aldiz Jai Alai World Tour biraren barruan kokatzen dena. 300 ikusle inguru bildu ziren jaialdirako eta ondo baino hobeto pasatu zuten, pilotariek kantxan ikuskizuna eta parekotasuna erakutsi zutelako. Txapelketa irabazteko hautagai diren bi bikote sartu ziren lehian, Egiguren II-Ibai Erkiaga lehen multzoan, eta Olharan-Txasio bigarrenean. Biek irabazi zuten, baina hirugarren seta behar izan zuten, lehen seta irabazi baino bigarrena galdu baitzuten. Egiguren II-Ibai Erkiaga bikoteak sendo hasi zuen partida eta erraz bereganatu zuten lehen seta (15-8). Baina aurkariak berotu ziren eta bigarrena gorrientzat izan zen, Ithurria-Aldazabalentzat (12-15). Hala, berdinketa zegoen markagailua eta txapelketako lehen puntua zeinentzat izango zen erabakitzeko hirugarren seta jokatu behar izan zuten, bost tantora. Egigurenek eta Erkiagak ez zuten hutsik egin, baina nahi baino izerdi gehiago bota behar izan zuten irabazteko, gorriak 1-2 eta 2-3 aurreratu zirelako, eta 4-3aren ondoren launako berdinketa lortu zutelako. Azken tantoa urdina izan zen eta partida eta lehen multzoko behin behineko lidergoa Mikel Egiguren eta Ibai Erkiagarentzat. Lehen partidan gertatu bezala, bigarrenean ere berdinketa haustea behar izan zen irabazlea zehazteko. Jai Alai World Tourreko Mexikoko Masters Series txapelketa irabaztetik zetozen Olharan eta Txasio bikoteak lehen seta irabazi zuen (15-13), bigarrenean Aritz Erkiaga eta Leo gehiago izan ziren (11-15), eta hirugarrena bikote faboritoarentzat izan zen (5-3). Binakako txapelketa irabazteko hautagaietako bi dira Egiguren-Erkiaga eta Olharan-Txasio. Momentuz finalerdiak jokatzeko lehen urratsa egin dute, baina ostiralean argi geratu zenez, bikoteen arteko oreka handia da eta ezer ez dago erabakita. Hurrengo ostiralean, lehen jardunaldiko galtzaileek jokatuko dute eta irabazleek atseden hartu dezakete. Lehen multzoan, Ithurria-Aldazabal bikoteak Olha-Etchetoren kontra jokatuko du; bigarren multzoan, Arbe-Enbil bikoak egingo du debuta, Ibai Erkiaga-Leorekin. Udako ostiral guztietan izango den bezala, partida eta partida artean marmitakoa dastatzeko aukera izan zuten ikusleek, baita Hiruzta txakolina edota Mitarte upategiko ardoa edateko ere.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.