Errenteria-Oreretako II. Areto Futbol Txapelketa antolatu du Gamon Kirol Elkarteak
Gamon Kirol Elkarteak Errenteria-Oreretako Areto Futbol Txapelketaren bigarren ekitaldia jokatuko dute larunbatean. Galtzarabordako kiroldegiko pistan zein Beraungo erabilera balioanitzeko kantxan izango dira partidak. Gehienez 32 taldek eman dezakete izena, eta talde bakoitzak 50 euro ordaindu beharko ditu. Informazio gehiago nahi duenak 646 21 64 80 telefono zenbakira dei egin dezake.