
Esteban Pérez de Yerobi kaleko lanak
Hemendik aurrera bi norabideko kalea izango da eta honi esker, Arbesko Errota auzoak sarbide berria izango du udalaren arabera. Cristina Laborda Obra, Bide Publiko eta Mugikortasun delegatuak lanen nondik norakoak ikuskatu eta azaldu ditu gaur goizean egindako agerraldian. Haren hitzetan, “auzoko bizilagunek helarazitako arazo bati erantzuna emateko abiatutako obra da eta era horretan, Arbesera beste sarbide bat izango da”.
Lanak bukatuta beraz, Nafarroa etorbidetik Arbesko Errotara joan nahi duten lagunek Dunboako kanala jarraituta egin ahal izango dute. Zenbait aparkaleku kendu behar izan dituzte horretarako eta bide batez, euri urak, ur hornidurak eta argiteria kanalizazioak hobetzeko baliatu dute obra.
Azken ukituak falta diren arren, gutxi barru bide berria erabat prest izatea aurreikusi dute Obra departamentutik.