Sanferminetan, gaur, Gazte Eguna
Gazteak izango dira gaurko protagonistak. Gazte asanbladak antolatuta, Gazte Eguna ospatuko dute gaur hamarnaka gazteek. Eguerdian zumardiko arkupetan bazkalduko dute, baina aurretik eta baita ondoren ere, hamaika jarduera antolatu dituzte. Bideoan atzoko bertso saioa. http://youtu.be/YlaCWwOao8Q
- 11:00-13:00: Harrapatu eta askatu erako arratza txapelketa haurrentzat, Marealtan.
- 11:00-13:00: Giza futbolina gaztetxoentzat, Okendo taberna inguruan.
- 13:00: Buruhandiak eta Erraldoiak barrutiko kaleetan zehar ibiliko dira Itsas Mendiko txistulariekin batera.
- 14:30: Gazte bazkaria Zumardian.
- Ondoren, Kantaldia.
- 16:00-18:00: Haurrentzako Karabina lehiaketa Biterin.
- Ordu berean, haurrentzat puzgarriak Dani taberna inguruan.
- 17:00: Haur jolasak Kupeldegin.
- 18:00: Elektrotxaranga herriko kaleetan zehar.
- Ordu berean, helduentzat musika Dani tabernaren inguruan.
- 18:30: sardina jatea herrikoia Zumardian.
- 19:00: Buruhandiak eta erraldoiak barrutiko kaleetan zehar ibiliko dira Itsas Mendiko txistulariekin batera.
- 20:00: Krersala orkestra Zumardian.
- Ordu berean, Lasturreko Marques de Sakaren Bigantxak Luzuriagako zelaian.
- 20:30: San Fermin parrokian Salbea. Pasai Antxoko abesbatzak Agur Maria, Salve eta Aita Gurea kantatuko ditu Jokin Otamendiren zuzendaritzapean.
- 21:00 Haurrentzako Berbena Biterin Iñigo Perurenaren eskutik.
- 22:30 Kontzertua Gaztetxean.
- 00:00 Ingo Al Deu taldearen emanaldia Azokan.

