Ipar Martxa ikastaroa zegoen antolatuta gaur Lezon. Izena eman duten lagunak, Plazeta futbol zelaian elkartu dira eta eguzkipean ikasi dituzte kirol berriaren oinarriak aditu baten laguntzarekin. Lezoko Udalak eta Euskadiko Nordic Walking elkarteak antolatudutea ikastaroa eta lehenengo aldia izan da Oarsoaldean halako ekimena antolatzen dutela. Nordic walking edo ipar martxak hankei ez ezik, besoei eta orokorrean gorputzaren goiko alde osoari eragiten diola azaldu dute antolatzaileek, bi makilez lagunduta egiten da, ” ez ordea edozein makilekin, kirol honetan erabiltzeko sortu direnekin baizik”, gaineratu dute. Mugitzeko era berria dela ere esan dute, “atsegina, leuna eta aldi berean oso eraginkorra, giharren indarra, bihotza, koordinazioa eta mugikortasuna areagotzen dituelako”.