Erabiltzaile ugari bildu dira Lezoko Baratze Parkean gaur goizean I. Azokatxo Eguna egiteko. Tailerra izan dute lehenik tomateak nola landatu eta ondorengo zaintzak lehenengo eskutik jasotzeko asmoz. Haurrentzako tailerra eta barazki ekologikoen salmenta ere ez dira falta izan. Lezoko Udalak eta Kutxa Ekoguneak antolatu dute lehenengo azokatxoa.
http://youtu.be/ZzNNq04dx6Q