Udalak sanferminak bitartean hondakinen bilketan izango diren aldaketak iragarri ditu
Udalak jakinarazi duenez, hondakinen bilketan hainbat aldaketa izango dira San Fermin Jaien bitartean. Hala, ostiralean, larunbatean, igandean eta astelehenean ez dira hondakinak atera behar, ez zintzilikarioetara, ez eta Gure Zumardiko lokalera ere. Modu berean,
Udalak jakinarazi duenez, hondakinen bilketan hainbat aldaketa izango dira San Fermin Jaien bitartean. Hala, ostiralean, larunbatean, igandean eta astelehenean ez dira hondakinak atera behar, ez zintzilikarioetara, ez eta Gure Zumardiko lokalera ere. Modu berean, merkatariek eta ostalariek ezingo dituzte egun horietan hondakinak lokaletako ateetan utzi. Horren ordez, hondakinak Zumalakarregiko eta Hamarretxeta 22-24ko garbitxokoetara eramateko eskatu du Udalak, honako ordutegi hauetan:
– Uztailak 5, larunbata, 7:00etatik 12:00etara. Organikoa, errefusa eta ontzi arinak.
– Uztailak 6, igandea, 9:00etatik 11:00etara. Organikoa eta errefusa.
– Uztailak 7, astelehena, 7:00etatik 12:00etara. Organikoa, errefusa eta papera-kartoia.
– Uztailak 8, asteartea, 7:00etatik 12:00etara. Organikoa, errefusa eta ontzi arinak.
Giltza elektronikoek ez dute funtzionatuko ostiraleko goizeko 11:00etatik astearteko eguerdira arte. Bestalde, barrutiko hainbat kaletan eta Luzuriagako kanpako eremu batean aparkatu ezingo denez, Usozeko kirol pistetan ibilgailuak aparkatzea baimenduko duteostiraleko 23:00etatik eta astelehen goizeko 8:00ak bitartean.