
Gaztefesta Santiagoko pilotalekuan
Martindozenea Gaztelekuak eta Katea zein Lapitzeko ludotekek udako programazioari hasiera eman diotela jakinarazi du Irungo Udaleko Gazteria departamentuak. Lehenak antolatutako ekintzetan izena eman daiteke oraindik baina ludoteketako lekuak bete dira dagoeneko. San Pedro eta San Martzial jaien barruan ekainaren 26an egindako
Gaztefesta programazio horren abiapuntua izan zela adierazi dute tokiko gobernutik.
Txangoak, mendi irteerak, kirola, eta beste hamaika jarduera izango dira gaztetxo eta txikientzat datozen asteetan zehar. Horien artean, Zaragozako jolas parkera txangoa eta ostiralero hondartzara joateko irteera nabarmendu ditu udalak. Horrez gain, hilaren 19rako antolatu du Gaztelekuak aparraren jaia, 18:00etan hasita.
Horiek horrela, uztailaren 24ean ludoteken azken jaia egingo dute eta 27an, Martindozenea Gaztelekuarena. Azken horrek antolatutako jardueretan parte hartzeko interesa duten lagunek
bertan egin dezakete.