
Oiartzuarrok atariaren sustatzaileak
Sortu zutenetik lau hilabete pasatu direnean,
oiartzuarrak.org webgunearen arduradunek jasotako datuen eta atariaren bilakaeraren balorazioa egin dute. Lau hilabetean 10.100 baino gehiago izan dituela jakinarazi dute, eta hsieran 11 eragileren babespean sortu zena, egun, 16ra zabaldu da, eta horiek 250 albiste sartu dituzte. Hau da, horiek dira egunero-egunero euren jardueren berri atariaren bidez ematen dutenak. Hori baita webgunearen helburua: herriko elkarteek euren jardueraren berri lehen pertsonan eta toki berean ematea. Hortaz, hasierako hilabeteen balorazio positiboa egin dute, “herrian antolatzen diren ekimenen bozgorailu izateko erreferentzia bihurtzen ari da”.
Gehien ikusitako albisteen artean daude Oiartzun Kirol Elkartearen gizonen talde nagusia 3. Mailari eusteko saiakeraren gainean egindako berria, Gure Esku Dago iniziatibaren barruan ekainaren 8an oiartzuarren kilometroa azaltzen zuen bideoa, edo Sagardo Egunaren gainean egin zen albistea.
Ataria bakarrik ez. Sare sozialetan ere badu tokia oiartzuarren atariak. Facebook-en profilak (
Oiartzuarrak Ga) 910 lagun ditu dagoeneko, eta Twitter plataformako kontuak 292 jarraitzaile ditu.
Harremanak, eta elkarteak
Egun 16 diren arren, parte hartzaileen zerrenda handitzeko asmoa dute egitasmoaren kideek. Horrela, atarian informazioa eman nahi dutenek posta elektroniko bat bidali behar dute
atariaren helbidera. Hori eginmdam oinarrizko kontzeptuak ikasteko informazioa jasoko dute interesdunek.
Honakoak dira egun atarian parte hartzen duten elkarteak:
- Abaraxka
- Girizia Mendi Taldea
- Ihote Taldea
- Oiartzun Irratia
- Oiartzun Kirol Elkartea
- Oiartzungo Antzerkizale Elkartea
- Oiartzungo Udala
- Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea
- Antiju Morik
- Arraztalo
- Azmarrin
- Beloaga Bizirik
- El Watan
- Girizia Pala saila
- Gure Esku Dago
- Karta Soziala