Oiartzungo Aitor Txiki futbito lehiaketan izena emateko aukera, zabalik
Abian da jada, zazpigarrenez, Oiartzungo Aitor Txiki Xanistebanetako Futbito Txapelketa. Zabalik dago izena emateko aukera, hilaren 13ra arte.
Abian da jada, zazpigarrenez, Oiartzungo Aitor Txiki Xanistebanetako Futbito Txapelketa. Zabalik dago izena emateko aukera, hilaren 13ra arte. Ondoko tokietan egin daiteke hori: Amazkar, Sorgintxulo, Ganbara, Makutxo eta Miren tabernetan. Gehienez 24 talde onartuko dituzte (12 jokalariko mugarekin talde bakoitzeko), eta talde bakoitzak 100 euro ordaindu behar ditu parte hartzeko (horietatik 30 fidantza bezala).
Lehen faseko partidak hilaren 19 eta 26an jokatuko dituzte. Horren zozketa hilaren 15ean egingo dute, Girizia elkartean. Ondoren finalaurrekoak (abuztuak 1; afari-merienda ere egingo dute plazan) eta finala (abuztuaren 6an) jokatuko dituzte.
Sariak, honakoak: irabazleak garaikurra eta Intxixu jatetxean afaria; bigarrenak garaikurra eta Toki Alai jatetxean afaria; hirugarren eta laugarrenek, garaikurra eta saski berezia.