2014ko lehen bost hilabeteetan Oiartzunen sortu diren hondakinen %85 baino gehiago gaika sailkatu eta bildu dira, Oiartzungo Udalak eman dituen arabera. Hortaz, errefusa frakzioa %14,26koa izan da.

Auzokonposta egiten ari dira Arragua auzoan
2014ko lehen bost hilabeteetan Oiartzunen sortu diren hondakinen %85 baino gehiago gaika sailkatu eta bildu dira, Oiartzungo Udalak eman dituen arabera. Hortaz, errefusa frakzioa %14,26koa izan da. Datuon irakurketa egin du udalak: “Hondakinak gaika sailkatu eta biltzeko sistema erabat egonkortua dago”. Bilketa sistema berria ezarri zenetik —atez atekoa bezala ezagunagoa—, beti herrian %80a baino gehiagoko birziklatze tasa izan dela nabarmendu du udalak.
Gainera, hondakinen garbitasun maila ona da, hau da, gaika biltzen den frakzio bakoitzean ez dagokion hondakin gutxi dago, “oiartzuarrek hondakinak sailkatzeko orduan geroz eta arreta gehiago jartzen dute”, adierazi du udalak.
Aldi berean, bilketa zerbitzua zabaltze aldera, silo bilketaren zerbitzu berezia jarri dute aurten, eta horren bidez landa eremuan 2,52 tona jaso dira.
Arraguako auzokonposta
Lorategi eta zelai zatia dutenen artean konposta egiteko aukerak onarpen handia izan du orain artean, herriko 674 familiak bat egin dutelako asmo horrekin. Horrekin batera, pisu blokeetan auzokonposta egiteko aukera ere badago, eta horren adibide da Arraguako Ganboxa bideko bost familia, euren eskariz, autokonposta egiten hasi direla, udalak emandako laguntzarekin. Hori zabaltzeko asmoa du udalak.
Ordutegiak eta Garbigunea
Atez atekoaren datuen berri emateko oharra udalak baliatu du Garbigunearen nahiz hondakinak uzteko ordutegiaren gaineko hainbat zehaztapen gogorarazteko.
Batetik, Talaiako emergentzia gunean hondakin egokiak utzi behar direla esan du, izan ere, bertan batzuek egokiak ez diren gaiak utzi dituztelako (altzariak, etxetresna elektrikoak, hondakin arriskutsuak…). Gune hori 24 orduz irekita dago. Gai horiek Talaiako Garbigunean utzi behar dira, doan, ondoko ordutegian:
- Astelehenetik ostiralera 09:30etik 13:30era eta 15:30etik 18:30era.
- Larunbatetan, 09:30etik 13:30era.
- Oiartzuarrek Garberako Garbigunea erabil dezakete ere, eta asteburuetan zabalik dago, larunbatetan 15:00etatik 18:00ak arte, eta igandertan 10:00etatik 14:00ak arte.
Hondakinak uzteko ordutegiak honakoak dira. Udalak horiek errespetatzeko eskatu du, “elkarbizitzaren izenean”: