Errenteria-Oreretako Gure Esku Dagok bilerak egingo ditu hilaren 8an eta 15ean egitasmoaren Orri Zuria bide orrirako ekarpenak jasotzeko asmoz. Bilerak Xenpelar Etxean izango dira, 19:30ean. Lehenengo bileran
Zer nahi dugu? galderari erantzuna ematen saiatuko dira, eta bigarrenean, berriz,
Nola egin nahi dugu?-ri. Bilera irekia dela nabarmendu dute antolatzaileek. Bestalde, Internet bidez ekarpenak egiteko
galdetegia prestatu du Gure Esku Dagok.