
Marionetes Buho Teatroren obra bat
Andaluziako Marionetes Buho Teatro taldearen txotxongilo emanaldia izango da gaur (asteazkena), 19:00etan, Kasino Zaharreko lorategietan; eguraldi txarra eginez gero, udaletxeko arkupeetan. Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroak (Topic) eta Hondarribiko Udaleko Kultura sailak antolatutako zikloko lehen saioa izango da. Datozen asteetan beste lau emanaldi izango dira: hilaren 16an eta 30ean, eta abuztuaren 13an eta 27an.